jueves, 26 de abril de 2012

Pantailaratu potentziometroaren balioa


5K-ko potentziometro bat erabili sarrera analogikora konektatuta. Potentziometroa punta batean dagoenean 0 ohm-eko potentziometroak balioko du eta 5v (1023) arduinok jasoko du eta beste puntan dagoenean biratuta 5k ohm potentziometroak balioko du eta 0v(0) arduinok jasoko du. Bi puntetako batean ez dagoenean tarteko balio bat izango du (0 ohm eta 5k ohm en artean) eta arduino (0 eta 5v artean)  0 eta 1023 tarteko balio bat jasoko du.

Ariketa honetan potentziometrotik jasotzen dugun balioa ordenagailuko pantailan azaldu behar da arduino serie komunikazioari esker. Baina hori oso erreza da egiten eta 0-tik 1023 balio bitarteko bat pantailan ikusteak ez du gauza handirik esaten. Ala ere lehendabizi hori egin eta ondoren, pantailan ohm-etan balioa azaldu beharko da. Hori errexteko Arduinok erreferencia estekan Map funtzioaren bidez lortuko dugu. Pantaila itxura honetako informazioa azaldu beharko da:

Potentziometroaren balioa 1800 ohm-ekoa da
Potentziometroaren balioa 500 ohm-ekoa da
Potentziometroaren balioa 4000 ohm-ekoa da



Hemen dago hau erakusten duen bideo txiki bat:




Proteus erabili dugu zirkuitu hau simulatzeko.


Eta hau da arduino bitartez programatzeko egin dudan sktch-a:

int poten=0;
int outputValue=0;
void setup() {
  pinMode(A0, INPUT);
  Serial.begin(9600); 
}
void loop() {
  poten=analogRead(A0);
  poten=poten*4.59433040078;
  Serial.print("Potentziometroaren balioa  ");
  Serial.print(poten);
  Serial.println("\t ohm-ekoa da");  
  delay(200);  
}
  

No hay comentarios:

Publicar un comentario