viernes, 16 de junio de 2017

OBD. PORTU ELEKTRONIKOA

1996. urtetik aurrera automobil guztiek diagnosi portu estandar bat erabiltzen hasi ziren OBD izenekoa. Honen helburua ibilgailuen diagnosia erraztea eta sinplifikatzea zen. 
Proiektu honetan diagnosi portu horretatik zenbait datu ATmega 328 mikrokontrolagailu batean jaso eta bluetooth bitartez android dispositibo batera bidali dira.









1. Sarrera / Erronkaren azalpena

1996. urtetik aurrera automobil guztiek diagnosi portu estandar bat erabiltzen hasi ziren OBD izenekoa. Honen helburua ibilgailuen diagnosia erreztea eta sinplifikatzea zen. Proiektu honetan diagnosi portu horretatik zenbait datu ATmega 328 mikrokontrolagailu batean jaso eta bluetooth bitartez android dispositibo batera bidali dira.

Automobil baten OBD konektorea


Automobil batean normalean, garrantzitsuak diren baloreak (erregai kantitatea, ur tenperatura, RPM…) konsola zentralean aurkitu daitezke, baino kotxe batzuetan hauetako balore baten bat falta daiteke. Arazo hori sahiesteko eta beste hainbat balore interesgarri jakiteko asmoarekin sortu da.

 Automobil baten dashboard-a

Proiektu hau ahalbidetzeko ATmega 328 bat erabili da. Honek adaptadore baten bitartez obd konektoretik informazioa jaso, moldatu eta bluetooth modulo batekin android dispositibo batera bidaltzen du. Android dispositibo horrentzako aplikazio bat sortu da App Inventor programa erabiliz.








2. Lehenengo pausuak

Hasieran OBD konektoreari buruzko informazioa bilatu zen. Konektore honetan protokolo ezberdineko komunikazioak aurkitzen dira. Konektore standarizatu bat denez informazio ugari aurkitu daiteke. 4. irudian konektorearen pinen deskribapena ikusi daiteke.

OBD konektorearen deskribapena

Atmega 328p-a erabili behar zela jakinda OBD portuarekin komunikatzeko aukera ezberdinak bilatu dira. Alde batetik arduinoarentzako shield bat eta bestetik UART edo I2C komunikazioa erabiltzen duten adaptadore batzuk aurkitu dira. 

SECUduino:
Blog honetan arduinoarentzako “Industrial Brick” izeneko can bus shield bat aurkitu da. Tamalez, jadanik ez dago stock-ean eta gainera shield honi buruzko aurkitutako informazioa nahiko eskasa da.

Industrial Brick




Shield honekin erabili behar den programazioa nahiko konplexua dirudi ere. Eragozpenak ikusita, alternatiba hau alde batera uztea erabaki da.

Freematics UART eta I2C adaptadoreak:
Adaptadore hauek arduinoa eta ibilgailuen diagnosi portuen komunikazioa ahalbidetzen dute. CAN bus eta KWP2000 protokoloak irakurtzeko gai dira eta kontsumo baxua daukate.
Arduinoarentzako liburutegi dedikatu bat erabiltzen du eta hainbat adibide aurkitu daitezke internet-en, gainera oso konexio oso erreza dauka. Hasiera batean UART eta I2C protokoloekin lan egiteko asmoa zegoen baina zenbait arazo izan direla eta UART adaptadorearekin soilik lan egingo da.


UART V2 adaptadorea
I2C adaptadorea

3. Garapena

App inventor
Behin erabakita zein adaptadore erabiliko den, Android dispositiboan datuak jasotzeko eta egoki ikusteko aplikazio bat sortu da. Horretarako, App Inventor 2 programa erabili da eta txostenean emandako pausuak azalduko dira.
Prozesu honekin aplikazioa gai da bluetooth bidez jasotako baloreak interfazean erakusteko. Egindako aplikazioak 17.irudian ikus daitekeen itxura dauka.



App-aren amaierako itxura




App-arekin bukaturik plakaren diseinu eta fabrikazio prozesua aztertuko da. 

Atmega 328 -aren programazioa
Plaka honetan Atmega328p-a eta honekin batera beharrezkoak diren elementuak txertatu dira. Atmega328p mikrokontrolagailua programatzeko hurrengo pausuak bete dira:
Lehenengo bootloaderra kargatzeko pasuak jarraitu dira:
  • Arduino plaka batean ArduinoISP programa kargatu.
  • Beheko irudian ikusten diren konexioak egin.

Boothloader-a kargatzeko konexioak
  • Arduino programaren menuan “Herramientas” atalean programatu nahi den plaka aukeratu dugu.
  • ”Herramientas > Programador > Arduino as ISP3” aukeratu.
  • ”Quemar bootloader” aukeratu.

Plakaren diseinua eta fabrikazioa
Proiektu hau gauzatzeko pin digital guztiak erabili dira;0 eta 1 serial komunikaziorako,2-6 eta 8-13 led-ak pizteko eta 7 eta 8 pin-ak software serial komunikaziorako. Pin analogikoak alde batera utzi dira.


Plakaren itxura

ISIS eskema

Plakaren eskema

Ares diseinua

                               21.Irudia. Ares-eko plakaren diseinua.

Honetaz gain rpm-en irakurketa led-en bitartez adierazteko egin den plakaren eskema eta diseinua garatu da. Hurrengo orrian 22. eta 23. irudian ikusi daitezke.

 Led-en plakaren eskema


 Led-en plakaren diseinua

Bi plakak diseinatu eta gerber artxiboak exportatuz circuit cam programaren bitartez Protomat S62 fresagailuarentzako artxiboa sortu da.
Honekin proiektuaren garapenaren azalpena amaitutzat ematen da.


Proiektuaren xehetasun guztiak ezagutu nahi badituzu sakatu hemen




No hay comentarios:

Publicar un comentario