Definizioa:
Gure proiektuaren ideia edo helburua gure ikastetxearen(DON BOSCO) laborategian dagoen kobrezko plaken metalizagailuaren denborak neurtu eta guk nahi dugun bezala konfiguratu ahal izateko kronometro moduko bat egitea izan da. Plakak metalizatzen genituen bitartean beti arazo bat sortzen zitzaigun, eta arazo hori Kronometroak guk nahi dugun denborak konfiguratzen utzi behar digu eta segundotan edo minututan egin nahi dugun kontaketa aukeratzen utzi behar digu eta gainera dena bukatzen denean melodia batek jo behar du.
Proeiktu hau bi etapatan osaturik dago, Elikatze iturria eta kontroleko etapa. Elikatze iturria, 220v tik 12ra jaisteko lehendik egindako kargadore bat hartu dugunez, guk 12tik 5v era jaisteko zirkuitua bakarrik diseinatu behar izan dugu.. Guk egin dugun elikatze iturriaren zirkuitua 7805 erregulagailuarekin eta diodo batekin osatzen da eta horren bidez 5v era jaisten dugu.
Beste aldetik, kontroleko etapa daukagu. Honek erabiltzaileak aukeratutako parametroak interpretatu eta erantzuna ematen jakin behar du. Horretarako PIC 16F876 erabili dugu eta MAX6953 CHIPA.
Hau da eskema elektrikoa proteusen eginda. Behin ikusirik simulagailuan funtzionatzen duela hasi gaitezke montatzen fisikoki.
Proteus eskema hau da dena montatuarekin:
Erabiltzailearen manuala.
Proiektu hau erabiltzea oso erraza da 4 botoi hauekin(OK, GORA, BEHRA eta RESET).
OK: LCD-ko mezuak aurrera jarritzeko(mezu amaieran ‘...’ azaltzen denean) eta kronometroa martxan jartzeko.
GORA: konfigurazioan, segunduak goruntz aldatzeko eta eskatzen digunean minutu edo segundutan aukeratzeko, minututan aukeratzeko.
BEHERA: konfigurazioan, segunduak beheruntz aldatzeko eta eskatzen digunean minutu edo segundutan aukeratzeko, segundutan aukeratzeko.
RESET: botoi hau sakatuta hasierara itzuluko gara.
Proiektua pizten dugunean, musikatxo bat entzungo dugu eta display-ak testeo bat egingo du jakiteko piztu egin dugula. Ondoren LCD-a piztuko da eta mezu bat aterako da. Behin mezua azaldu ondoren, OK botoia sakatuta edukitzen badugu, konometroaren konfigurazioan sartuko gara eta hemen ere musikatxo bat entzungo dugu konfigurazioan sartu garela adierazteko. Konfigurazioan sartzen garenean eta mezuak pasatzen ditugunean(OK), galdetuko digu ea minututan(GORA) nahi dugun ikusiedo segundutan(BEHERA) bakarrik. Minutu edo segunduak aukeratu. Hori aukeratu ondoren, kubeta kopuruak aukeratu behar ditugu eta ondo ren lehenengo kubetaren denbora zehazteko(GORA/BEHERA) eskatuko digu eta jartzen dugunean OK botoia sakatzen dugu aurrera jarraitzeko. Ondoren 2. kubeta jarri behar dugu eta hau aurrekoa bezala egingo dugu. Aukeratu ditugun kubeta guztiak konfiguratu ondoren, OK sakatu eta konometroa zuzenean martxan jarriko da.10 segundu gelditzen direnean, pitidoak entzungo ditugu segunduro eta display-a parpadeatzern hasiko da jakiteko gutxi gelditzen dela. Lehenengo kubeta bukatzen duenean, dena geldituko da eta LCD-an mezu bat azalduko zaigu esanez lehenengo kubeta bukatu dela, OK botoia sakatu eta 2. kubetarekin hasiko da. Denak egiten dituenean, beste musikatxo bat entzungo dugu jakiteko dena bukatu duela.Dena bukatzen dugunean, berriz hasteko aukera emango digu. Behin denborak konfiguratu ditugula ez da beharrezkoa behin eta berriz konfiguratzea, datuak gordeta geratzen diraentzungo dugu prozesuaren amaiera dela adieraziz eta OK botoia sakatuz gero hasierako mezura itzuliko gara.
ERABILITAKO MATERIALA:
· Erresistentzia 10k x4 ( 4 )· Erresistentzia 4K7 ( 3 )
· Crystal 4Mhz ( 1 )
· Kondensagailuak 22pf ( 1 )
· 14ko konektorea ( 2)
· PIC 16F876 ( 1 )
· Konektorea molex arra 2 pin ( 6 )
· Konektorea molex emea 2 pin ( 6 )
· Konektorea molex arra 4 pin ( 2 )
· Konektorea molex emea 4pin ( 2 )
· Kondensadorea 100pf ( 1 )
· BC337 transistorea ( 1 )
· Kondensadorea 27pf ( 2 )
· Erresistentzia 56K ( 1)
· Max6953 chipa (1)
· LCD TOPWAY (1)
· EN 60947-5-1 pulsagailua ( 4 )
· Matriz led 5x7 ( 4 )
· Pin regleta (2 fila)
· Altaboz txikia ( 1 )
· Jack konektorea emea ( 1 )
· M3 torlojuak ( 4 )
· 1,5mm kablea(1m)
· Diodo 1N4007 ( 1 )
· Kobrezko plaka ( 1 )
PROIEKTU HAU EGIN NAHI IZANEZ GERO BERE PROGRAMAZIOAREN ARTXIBOAK HEMEN DAUZKAZU:
· http://dl.dropbox.com/u/61585409/Blogspot/sala/proiektua_adibidea9.c
· http://dl.dropbox.com/u/61585409/Blogspot/sala/proiektua_adibidea9.cof
· http://dl.dropbox.com/u/61585409/Blogspot/sala/proiektua_adibidea9.hex
· http://dl.dropbox.com/u/61585409/Blogspot/sala/proiektua_adibidea9.PJT
· http://dl.dropbox.com/u/61585409/Blogspot/sala/proiektua_adibidea.h
Hau da erakustaldi bat nola funtzionatzen duen proiektuak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario