Proiektu honetan, erregularitate rally bateko kontrol puntuen datuak irakurtzeko eta denbora basera bidaltzeko rezeptore eta emisore bat sortuko dugu. GSM teknologia erabiliz datuak base batera bidaliko ditu, datua izatean (1.irudia).
Gizakia sortu zenetik, edo pentsatzeko eta arrazoitzeko gaitasuna lortu zuenetik behar asko asetzeko lana egin izan du urte guzti hauetan. Gizakiaren sorreran, behar horiek subsistentzia beharrak ziren (osasuna, elikadura...), beraien eiza estrategiak eta landatze sistemak hobetzen joan ahala beraien artean babes beharra sustatu zen.
Gizakiaren existentzia luzatu den heinean beharrak handitzen joan dira, botere sistema oso garatuak sortuz, familiaren behar sentimendu handi bat …
Behar edo nahi guzti hauen azpitik pertsona askoren griña mugitzen duen behar bat dago, kronometrajearena. Gizakiak denbora kalkulatzeko eskala sortu zuenetik milaka txapelketa egin dira. Txapelketa horietan denbora da balio duen bakarra, ez dira beraien artean lehiatzen, denboraren kontra baizik, partaide bakoitzak ahal duen denbora honenean egin behar du bere zeregina, partaide guztiek bukatzean, denborak hartu eta sailkatu egiten dira. Sistema hau kirol desberdinetan erabiltzen da, kirol edo txapelketa bakoitzaren ezaugarriak oso desberdinak direnez kronometraje sistemak ezaugarri horietara moldatu egin behar dira.
Aurrean dugun proiektua, erregulartasun rally baten baliza sistema sortzearena da. Proiektu honen ideia, rallytan dauden GPS- en (1.irudia) exaktitude faltarengaik eta denboren kudeaketa txarrarengaitik sortua izan da.
2.irudia
Gaur egun, denboren zehaztasun oso zehatza izatea oso garrantzitsua da irabazleak zeintzuk diren jakiteko. Akatsik txikiena emaitzak gaizki ematea egin dezake.
Erabiltzen den GPS teknologiak 1-3 metroko errorea du, teknologia militarra erabiltzen duelako; horregatik sistema erabiliena, posizio eta denbora gestiorako balizak dira. Ideia sistema hau erabiltzea da, GSM teknologia baliatuz, baina aldaketak eginez eta hobetuz. (3.irudia)
3.irudia
Gaur egun erabiltzen den sistema nahiko bakuna da; baliza hartzaile (5.irudia) bat erabiltzen da, beste balizak (4.irudia) “baliza tonta” bezala ezagutzen dira, beraien funtzioa denborak gordetzearena delako, transmititu behar gabe.
4.irudia 5.irudia
Proiektua ez da 0 tik hasiko, teknologia asmatuta dagoelako, baina ez hobetuta. Teknologiaren abantailak aprobetxatuz, hobetzea eta zehaztazun handiagokoa egitea espero dugu. Hobekuntzak aurrera eramateko hasieratik hasiko gara.
Lehendabizi, dagoen teknologia kopiatu egingo da hobeto ulertzeko; esan beharra dago aurreko urtean poiektu honekin hasi zirela eta informazioa lortzeko erraztasuna daukagula. GPS-rekin hasi baino lehen baliza sistema egin behar dugu, orain arte egon den teknologia ulertzeko.
Baliza egin ondoren, datuen transmisioa egiten saiatuko gara GSM tekonologia baliatuz. Datu hauek, balizatik kontrol ordenadorera iritsi behar dira.
Honen ondoren, segurtasun sistema bat gehituko zaio, istripuen kontrola izateko eta beharrezkoa izanez gero pilotuarekin komunikazioan jarriko gaituen irrati sistema bat edukiz.
Istripu bat izanez gero (6.irudia), txapelketaren zuzendariari mezu batekin abisatuko zaio noiz eta non izan den istripua, beharrezkoak diren neurriak hartzeko. Honetarako abisu (ohar) aplikazio bat sortuko dugu.
6.irudia
Hardware guzti hau kotxe barruan egongo da, bere baitan, kronometrajea eta sarrera-irteerako datuak programatuta edukiko dituen ARDUINO NANO bat izango du. Baita ere, infrarrojo sistema eta GSM txartela eramango du.
Balizaren paretik pasatu ondoren kotxeak denbora gordeko du eta GSM bidez, informazio hori txapelketaren kontrol taldeari bidaliko dio.
2. PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
Proiektu honetan murgildu baino lehen, bukaeran lortu nahi dugun emaitzaren analisi bat beharrezkoa dugu;
2.1. Emaitzak
Proiektu hau bukatu ondoren izan ditzazkeen eraginak denbora luzean eta motzean:
- Karreren gestioaren aldaketa handia.
- Datoak transmititzeko orduan segurtasun handiagoa.
- Istripu baten kasuan, asistentzia eta laguntza hobekuntza.
- Mundu mailan sistema garrantzitsu baten hobekuntza.
2.2. zereginak
Proiektu hau aurrera eraman ahal izateko zeregin batzuk bete behar dira:
-Teknologiari buruzko informazioa aurkitu (ikertu)
-Merkatuaren balorazioa, proiektuaren bideragarritasuna aurkituz, prezioa ahalik eta gehien jeitsiz.
-Teknologia ahalik eta gehien hobetuz, ahal den denbora zehatzena lortuz.
-Asistentzia hobetu istripu batean.
2.3. Helburua
Hauek izango dira gure proiektua egiterakoan lortu nahi ditugun herburuak, rally-en baldintzetarako sentsore aproposa izateko.
2.3.1. Zehaztasuna
Gure mikokontroladorearen erlojua erabiliko dugu, gure denbora sistema ahalik eta zehaztasun handiena izateko.
2.3.2. Flexibiltatea
Gure sistema flexibilitatea izango du. Hu da partaideak, kontrol puntuak edo denbora lortzea martxarekin konfigurablea izan behar du. baita ere lasterketa hasia egotean dena konfigurablea izatea.
3.3.3. Malgutasuna
Sistema fidagarria izan behar du. GSM teknologia erabiliko dugunez, gerizpe guneak egongo den tokietan ezingo ditugu balizak jarri, hori dela eta, lasterketa izan baino lehen GSM teknologiarentzako seinale ona non dagoen ikusi beharko dugu.
Honetaz gain, gure balizak eta hartzaileak eramango dituzten bateriak kalkulatu beharko ditugu arazorik ez egoteko.
2.3.4. Operatibitatea
Gure sistema, karretera ondoan dauden balizak eta kotxean eramango diren hartzaileak sortzen dute. Autoa balizatik pasatzean, atxabitxi-aren izpiaren seinalearen sarrera eta irteera hartuko du. Guk nahiko dugun debora, horien arteko media izango da. Metodo honekin neurketa erroreak saihestuko ditugu.
3. DESKRIBAPEN TEKNIKOAK
Gure proiektua aurrera eramateko, atal desberdinetan banatuko dugu, produktuaren erabilpenaren garrantziaren arabera. Lehendabizi sortu behar ditugun produktuak, kontrol puntua eta hartzailea dira, gero mezua bidali beharko dugu, piramidean dokumentatu dugun bezala. Beraz deskribapen teknikoa piramidean bezala ordenatuko dugu.
3.1. Kontrol puntua
Atal hau egiteko, ATMEGA328 batekin egingo dugu, eta seinalea igorle infragorri batekin sortuko dugu. PCB-a ere sortu beharko dugu gure balizarentzako.
Baliza, tramoan zehar ipiniko da trafiko seinale baten atzean, beraz bere tamaina seinalearen postearen atzean kamuflatzeko egokia izan beharko da.
3.2. Hartzailea
Gure hatzailea sortzeko, beste ATMEGA328 bat erabiliko dugu. Baina kasu honetan, GSM shield-a gehituko diogu, gure auto partaidea kontrol puntutik pasatzerakoan, hatzaileak momentuan autoak daraman denborarekin mezu bat bidaltzeko kontrol ordenagailura.
3.2.2. Mezua bidali
GSM shield-ren bidez, gure hatzailea autoaren denbora jakitean, komunikazio mugikorretako sistema orokoretik (GSM) denbora hori mezu bezela bidaliko du gure ordenagailura. Ordenagailu hori telefono batetara konektatuta egon beharko du (7.iudia).
7.irudia
Informazio gehiago eskuratu ahal izateko, azpian aurkitu dezakezuten link-ean sartu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario