martes, 15 de mayo de 2012

Robot lerro jarraitzaileentzako pistaren eraikuntza

Aurreko batean komentatu dugun bezela larunbat honetan goizean Proiekton ospatuko dugu eta horrekin batera DB bots lerro jarraitzaile lasterketa egingo dugu. Hori dela eta robot lasterkarientzako pista egiten aritu gara eta hau nola egin daitekeen azalduko dugu. Erabili dugun materiala:

  • 2x4 metroko Sintasola
  • 2,8 x 4,8 metroko oihala
  • Zinta isolatzaile beltza
  • Zinta isolatzaile gorria
  • 3 metro neurtzeko neurgailua
  • Arkatza
  • 10mm-ko diametroko PVC hodi bat
  • Pegatina txuriak
Eraiki behar genuen pista CAD programa batean marraztea komeni da, horretarako LibreCAD software irekia erabili dugu, neurriak adieraziz.


Pistaren neurriak eta itxura finkatu ondoren materiala bildu behar da. Sintasolaren alde txurian (ez da guztiz txuria baina gertu dago) zinta isolatzailea ipiniko dugu. Sintasol desberdinak ikusten aritu ondoren onena Cepinsan topatu dut. Horretarako sintasolak zenbait ezaugarri edukitzea komenigarria da:
  • Alde txuria leuna izatea, ahalik eta zimurdura gutxienekin
  • Alde txuria lodia izan behar da, bestela jaso ondoren ezingo da berriro guztiz zabaldu
  • Dedetan ez jaramon egin sintasol ereduei, zuzenean originala begiratu, fabrikatzaileak alde txuria alda dezake eta ereduetan zaharra mantendu.
Materiala bildu ondoren montatzea baino ez da geratzen. Horretarko komeni da oihala lurrera botatzea eta honen gainean sintasola uztea. Era honetan sintasola ez da zikinduko eta biribilduz jasoko dugunez ez da alde txuria zikinduko. Pausu hau oso garrantzitsua da behin baino gehiagotan pista erabiltzeko asmoa badago.

Ondoren sintasolaren gainean egongo diren zirkunferentzien erdiguneak topatu behar dira. Erdigunea adierazteko pegatina txuri bat jarri da eta bertan erdigunea arkatzez marraztu. Pauso hau mantso egitea komeni da bestela pistaren neurriak ez dira ondo aterako.



Erdiguneak ditugula zirkunferentzien gainazala arkatzez eta erreglaz marraztu ditugu. Konpas handi bat edukiko bagenu azkarrago egingo genuke baina gure kasuan dena eskuz egin dugu. Zalantzarik gabe hau izan da lanik gogorrena.

Gero azken pausua bakarrik geratzen da zinta isolatzailea jartzearena. Hau ondo gera dadin, zinta isolatzailea tentsiorik gabe jarri behar da, tiraka jarri ez gero denbora bat pasa ondoren desitsazten hasiko da. Puntu hau kritikoa da eta arazo handia eduki dugu nola jarri ulertu arte.




Dena montatuta dagoela PVC hodia ardatz modura erabilita biribildu daiteke gordetzeko. Teknika hau izan da onena pistak egin eta leku txiki batean gorde ahal izateko. Argibide honekin ea lasterkarien txapelketetan parte hartzen edo antolatzen norbait animatzen den.

No hay comentarios:

Publicar un comentario