lunes, 23 de noviembre de 2015

e-Ontzia (Aurreproiektua)

    Gaur egun teknologia berriak gure egunerokotasunean txertaturik ditugu, joera handitzen doa teknologiak aurrera egiten duen heinean. Teknologia hau helburu ezberdinekin erabiltzen da: erabiltzaileen erosotasun eta beharrei erantzuteko,  prozesu industrialak optimizatzeko, komunikazioa hobetzeko, sektore ezberdinetan tresna eta baliabide berriak sortzeko eta abar luze bat.

proiektu eskema.jpg
4. irudia: Rally Zakar proiektuaren eskema grafikoa


    Bada eremu bat non teknologia berriek garrantzi handia duten etorkizunari begira, errekurtso naturalen ustiaketari dagokiona. Gaur egun, munduak duen industrializazio mailak kutsadura asko handitu du eta ozono geruzaren ahultzea eta aldaketa klimatikoa eragin du, munduko tenperatura igoaz eta munduko zonalde askori eraginez. Arazo hau oraindik gure bizimoduan gutxi eragiten duen arren etorkizunerako basamortuen ugaritzea, itsasoko uraren mailaren igoera eta eguraldiaren aldaketa bortitzagoa ekarriko du, gure egungo paisaia aldatuz (1. irudian dago gaur egungo egoeraren irudikapen bat).


mineria-2.jpg

1.irudia: Gizakiak planetan duen eraginaren metafora

Honen aurrean kutsadura murriztu eta errekurtso naturalen ustiaketa burujabe eta iraunkorrago batean lagundu dezaketen teknologiek badute etorkizuna. Bi ideia nagusi daude egoera honi aurre egiteko bide bezala, bata bestearekin bateratu beharko direnak emaitza benetan eraginkorrak lortzeko.

Alde batetik energia berriztagarriak erabiltzearen aldeko apostua, errekurtso natural mugagabeak gaur egungo errekurtso natural mugatuen aurrean alternatiba bilakatzea. Sistema hauen optimizazioan eta garapenean teknologia berriek zeresan handia dute eta izango dute.
renovables | by Jumanji
2. irudia: errekurtso natural mugagabeen adibide batzuk


Bada, aldiz, honela dioen beste ideia bat: Energiarik garbiena kontsumitzen ez dena da. Errekurtso energetikoak  beharrezkoak direnean soilik kontsumitzea, energiaren alferrikako gastua ekiditea, eta energia kontsumoa gero eta txikiagoa izatea helburu duten estrategiak bigarren multzo honetan kokatzen dira.

 Gaur egun, zerbitzu askok erabiltzen dituzte egunerokotasunean automobilak, besteak beste garraio publikoek, mezularitzak, garraio pisutsuek eta abar (3. irudian ikus daitekeen bezala). Eremu honetan ere aurrera pausoak ematen ari dira energia elektrikoa erabiltzen duten motorren bitartez erregai kutsagarri eta mugatuak ekidinez. 

contaminacion_normativa-euro5.jpg
3. irudia: Gaur egungo automobilek sortzen duten kearen adibidea

Eremu hauetako batzuetan alferrikako energia ere gastatzen da batzuetan, beharrezkoak diren baino bidaia gehiago egiten, bide luzeagoak hartzen eta abar. Guzti honek, energiaren gastuaz gain, denbora eta dirua alferrik gastatzea dakar.

Hauen artean aurkitzen da zabor bilketaren arloa, non aurreikusitako ibilbideak batzuetan alferrikako bidaiak eta denbora galtzeak dakartzan. Gure proiektuak zabor bilketaren optimizazioa bilatzen du.

Proiektuaren justifikazioa
Atal honetan gure proiektuak zaborren arloan izan ditzakeen ondorioak eta guk jarri ditugun helburuak azalduko ditugu:

Ondorioak
Gure lanak hurrengo ondorioak ekar ditzakeela uste dugu:
  • Zabor bilketaren lanaren optimizazioa, beharrezkoak ez diren bideak ekidinez.
    • Ibilbidea egiteko denboraren murrizketa.
    • Gune gatazkatsuetara edo sarrera zaileko eremuetara beharrezkoak ez diren bidaiak ekiditea
  •  Zaborra garraiatzen duten kamioiek egindako kutsadura maila jaistea
    • Erregai kutsatzaileen erabilera murriztea
    • Energia alferrik ez gastatzea
  • Zabor-ontzien inguruko datu zehatzagoak lortzea eta gordetzea
    • Suteak ekidin ahal izatea
    • Zabor-ontziaren kokapen zehatza izatea
    • Denboran zehar izan dituen betetze aldiak jakitea
Helburuak
Gure proiektuaren helburuak honakoak dira, fasetan sailkatu ditugularik :

Lehen fasea
  • Kontainerraren betetze maila nolakoa den esango digun sistema bat sortzea.
  • Kontainerraren betetze maiaren araberako ruta bat diseinatzea google maps-en, optimizazioa bilatuz.
  • Kontainerra erretzen ari den jakiteko sistema bat sortzea.
  • Kontainerra non dagoen jakiteko GPS sistema bat sortzea.
  • Datuak bidaltzeko komunikazio sistema bat martxan jartzea Wifi eta GPRS sistemen bidez.
  • Datuak eskuragarri jartzea web aplikazio baten bitartez.
Bigarren fasea
  • Lehen faseko sistema bi kontainer ezberdinetan jartzea, eta Wifi edo GPRS sistema bakar bati jartzea, bi kontainerrak Zigbee bidez konektatuz eta bi kontainerren datuak puntu bakarretik Internetera bidaliz.
Hirugarren fasea
  • Hiru gailu ala gehiago elkar-komunikatzea Zigbee-ren bidez sarea sortuaz. Sare honek, puntu komun bat izango du, zeinek datu eta aginduen transferentzia egingo den.

Deskripzio teknikoa
Proiektuaren funtsa plaka bat sortzean datza, non arduino bat aurkituko den sentsore batzuen irakurketak zentralizatzeko, eta datu hauen bidalketa egiteko. Eskema honelako zerbait izango da:
  
proiektu eskema.jpg
4. irudia: Rally Zakar proiektuaren eskema grafikoa
 
    Modulo bat sortuko dugu, edozein kontainerretan instalatu daitekeena. Beraz sistema eramangarria izango da. Sistema eramangarri honetan, bere bertsio murriztuenean, arduino bat, termistore bat, eta sentsore optiko bat eramango du datu bilketaren atala osatuko dutena. Era berean, GSM, edo WIFI sistema bat ere integratuko du datu bidalketa egin ahal izateko.

    Kontainer barruan sentsoreak instalatuko dira. Bai tenperatura sentsoreak eta baita sentsore optikoak. Sentsore hauen funtzioak honako hauek dira:

→ Sentsore termikoa: Kontainerraren tenperatura neurtuko du, eta honela kasuren batean su hartzen badu jakingo dugu, edota kontainerraren tenperatura pixkanaka igotzen doan jakin dezakegu kasuren batean istripuren bat ekiditeko.

→ Sentsore optikoa: Honen bitartez kontainerraren betetze maila neurtu ahal izango dugu. Egunean zehar hainbat irakurketa egingo dira, eta honela betetze mailaz gain, zein ordutan betetzen den gehien jakin ahalko dugu. Hau kontrolatzeko franja batzu ezarriko ditugu irakurketarako (kontutan izanda jasoketako kamioia goizeko 01:00 tan pasatzen dela):

02:00 → Lehen irakurketa.
08:00 → Bigarren irakurketa
15:00 → Hirugarren irakurketa
19:00 → Laugarren irakurketa
24:00 → Azken irakurketa

Franja banaketa hau aldagarria da, bilketa toki bakoitzean zein ordutan egiten denagatik egongo da baldintzaturik.
Sentsore optikoa ez da denbora guztian piztua izan behar, soilik irakurketa egiteko momentuetan piztu daiteke honekin energia aurrezteko.

→ GPS: Honekin kontainerraren posizioa kontrolatuko dugu, eta datu hau gero bidaliko dugu sisteman bere posizioa detektatua izateko.

Arduinoren lana:
    Arduino plakaren funtzioa gure sisteman datu guztiak irakurtzea izango da, eta gero hauek datu base batera bidali, wifi bitartez, GSM bitartez… Interface modura erabiliko dugula esan dezakegu, datu batzuk jasoko ditu, hauek bihurtu eta bidali egingo ditu. Honetaz gain sentsore optikoa noiz aktibatu behar den esango dio ordutegiaren arabera.
Ordutegi hau kontrolatzeko, programazioan eskaera bat burutu beharko dugu GSM edo WIFI bitartez ordua izateko.

Datu bidalketa:
    Arduinok sentsoreetatik jasoko dituen datuak, bidali egin beharko ditu. Honetarako GMS edo WIFI teknologiak erabil daitezke. Arduino programazio bitartez irakurketak bidaliko dira datu base batek bildu ditzan, gerora datu hauekin lan ezberdinak egin ahal izateko. Bidalketa hau egiteko Arduinoren WIFI ESP8266 moduloa erabili dezakegu.

WIFI ESP8266

wifi.jpg
5. Irudia: Wifi ESP8266 modulua
 
Datuen bilketa eta datu hauen prozesamendua gure taldeko informatikariek burutuko dute. Datu hauekin grafikoak egin ahalko ditugu, eta baita biketarako ibilbideak definitu.

2 comentarios: