lunes, 30 de noviembre de 2015

Ur azpiko kamera

Proiektu honetarako ur azpiko kamara bat aztertuko (0.Irudia) da kamara honek 100 metrotako sakonera iritsiko da. Kontrola equipo batetik egingo da eta aktuadoreak beste ekipo batetik. Bi equipoak ethernet bidez komunikatuko dira.
         0.Irudia

  • 1 SARRERA

 Gizakiak betidanik eduki du mundua konkistatzeko eta ahalik eta lur eremu gehiago ezagutzeko gogoa. Lur eremu mota guztiak zapaltzea izan da gizakiaren helburua, aberastasun gehiago eskuratzeko eta botere gehiago izateko. 

 Hasieran oinez batetik bestera aritzen ziren, ondoren zaldiz alde batetik bestera. Behin lurralde denak ezagunak zirenean gizakiarentzat, urontzitan lurralde berriak ezagutzeko jakin mina piztu zen  (1.Irudia). 

1.Irudia Lezoko konkistako irudia

 Erdi aroan izan zen itsasontzien gainean mundu ezagupena eskuratzeko interesa.
Urteak aurrera zioazen heinean, gizakia testuinguru ezberdinak ezagutuz lurralde berrietako baliabideak ustiatuz aritu ziren. Ondorioz lurralde ezezagunak kolonizatuz eta toki ezberdinetan bizimodua zabalduz. 

2.Irudia Amerikako konkistaren irudia

 Ur ontzi  submarino batean itsasoa ezagutzeko grina sortu zen eta submarino prototipo asko egiten hasi zen gizakia (3.Irudia). Ezagutzak hartzen joan zen eta pixkanaka ur azpiko txoko berriak ezagutzen hasi zen. Gizakiak sekula ikusiriko flora eta faunak ikusi zituen. Itsasertzeko lur eremuak ikuskatzen hasia zen gizakia. Buzoekin ezagutza berriak aztertzera ere animatu zen gizakia. 

3.Irudia Lehenengo submarinoaren prototipoa

 Gizakiaren eboluzioa aurrera zihoan ehinean, teknologia berriak asmatu ziren. Teknologia berri horiek aprobetsatuz, urpekarierientzako gailuak asmatu ziren. Ur azpiko kamerak besteak beste. 
Kamera honekin, ur azpiko flora,  fauna, geografia … aztertzeaz gain, noizpaite ondoraturiko urontziak aztertzeko baliogarria izaten hasi zen. 
Gaur egun, ozeano zabalen %10 soilik ikuskatua dago eta horrelako kamerekin gehiago ikuskatzera lortzera iritsiko da.

 Inmertsio kamera honek 100 metroko sakonerara iristeko ahalmena du. Sakonera hori kablearen luzeeraren araberakoa da.4.Irudia Kameraren kontrola

IMG_20151117_084821.jpg
5.Irudia 360º biratzen den kamera


IMG_20151117_084925.jpg

6.Irudia Kameraren linternak

 Kamera honek bi zati ditu, goiko zatia (4. Irudia) , kontrola deritzoguna eta kamera (5. Irudia) . Goiko zati honetatik kamerak grabatzen duena ikuskatzea lortuko dugu eta beheko zatian kamera eta bera mugitzeko behar duen ardatzen motor ezberdinak daude. Ur ilunetan lan egingo denez argi bi daude (6. Irudia)  hauei konektaturik kamerak filma dezan ur azpiko zorua.

 2 PROIEKTUAREN JUSTIFIKAZIOA

 2.1 HELBURUAK:

 Proiektu hau martxan jartzeak, ondorengo helburuak edukiko lituzke: 


  • Itsasoaren ezaguera hobeago bat, bai geologikoki bai biologikoki. 
  • Itsaspea begiztatzeko elementu bat edukitzea eta kameraren anguluen kontrola makina erabiltzen duen itsasontziko pertsonaren kontrolpean egotea.
  • Itsasoaren babesa bermatu eta mantenduko duen segurtasun elementu bat sortu.

 2.2 ONDORIOAK:

 Proiektu hau martxan jartzeak ondorengo ondorioak beteko lituzke: 


  •  Itsasoaren ezaguera geologiko batek, uztiapen minerologiko bat ahalbideko luke baita ere gasa edo petroleoa aukitzeko leku egokienak lekutu. Hortaz ekonomikoki proiektu honetaz baliatzen diren hiriguneak onurak jasoz.
  • Itsasoaren basa bizitza aztertuz, arrantzalei lagunduko luke noiz eta non aurkitu  arrainak eta zeintzuk diren arrain espezie ezberdinen bizimoduak. 
  • Ingurunearen alde egiteko asmoz itsasoan urperatu diren gailuak bota ditzazketen hondakin kutsakorrak kentzeko.
  • Erreskatetarako herramienta paregabea, ondoratutako elikoptero hegazkin edo itsasontzia aurkitzeko, era honetan istripuetako gorpuak berrezkuratzea lagunduko luke.
  •  Iraganean ondoratutako itsasontziak aurkitzeak gizakiaren ondare kulturala aberastea ahalbideko luke eta iraganeko ohiturak hobeto ulertzea.
  • Koralak edo espezie babestuak dauden lekuetan segurtasun kamera bat bezala izango zen ekologista eta biologoen esku.
3 DESKRIBAPEN TEKNIKOA

 Bi arduino ethernet bidez konektatuko ditugu honetarako ethernet shield-a erabiliko dugu.
Arduino bat itsasontzian egongo da, eta bestea ur azpian. Itsasontziko arduinoak, ur azpikoa kontrolatuko du.
Arduino bat webserver bezela funtzionatuko du eta bestea kliente bezela. Webserver bezela funtzionatzen duen arduinoa ur azpian egongo da, bezero bezela funtzionatzen duen arduinoa berriz itsasontzian. Bezero den arduinoak  hiru botoi edukiko ditu konektaturik. Bi botoi kamararen Tilt (plano bertikala) eta pan (plano horizontala) mugimenduak kontrolatuko ditu, eta hirugarren botoiak argiak piztuko ditu.
Ur azpiko arduinora kamara eta argiak konektatuko ditugu ( 9.Irudia ), hauek elikatzeko 7,8 voltioko lipo bat erabiliko dugu.

truñocam.png
8.Irudia Montaiaren eskema

Bi ekipo (bi arduino  shield-ekin) elkarrekin konektatzeko ( 9.Irudia ) ehun metroko ethernet kable gurutzatua erabiliko dugu. 

9. Irudia Ethernet kable gurutzatua

Erabiliko dugun kamara ( 10.Irudia ) TTL serial kamera izango da. Arduinokin seriez komunikatuko da.
serbo.jpgcamera_TTL_Serial_Camera.jpeg
10. Irudia TTL serial camera            11. Irudia Serboa

Kamera biratzeko bi serbo ( 11.Irudia ) erabiliko ditugu. Batak 360º ko angeluan biratuko du eta bestea 180ºan.                                                                               

2 comentarios:

  1. Zoragarria, bloga. Profesional batek egina ematen du.

    ResponderEliminar
  2. Lan polita egin duzue baina, sarreran beste argazki bat egongo balitz, literaturako nobela zuena izango litzateke.

    ResponderEliminar